turrupa

Itxi begiak eta entzun ingurua: brum brum, tik-tak, plof, kri-kra, tin-tin, nino-nino, ai!, taup taup… Kaleko musika orkestra martxan da! Sor ditzagun beraiekin batera soinu berriak! musika maisu!!!

Tresna eta katxibatxe desberdinez baliatuz, herriko musika txokoa sortuko dugu. Denon artean orkestra bitxi eta ederraren parte izango gara.

3 urtetik aurrerakoentzako tailer honetan, lan indibidualetik kolektibotasunerako bidea lantzeko dinamikak martxan jarriko ditugu non norbanakoaren lana ezinbestekoa izango den. Horretarako, soinu desberdinak identifikatzeko jolasak eta tresnak sortuko ditugu gero hauen kokapenaren bidezko esku-hartze artistiko bat garatzeko. Esku-hartze hau saioaren lekuko izango da eta aurrerantzean espazio horren soinu eta jolaserako elementu bilakatuko da.