nornani

Nork ez du gustoko mozorrotzea? egunaren arabera gure izaera aldatzen al da? zertarako erabiltzen ditugu maskarak? nolako jantziak erabiltzen dira erritualetan? 

Ezkutatzea, beste azal bat jartzea, eraldatzea eta ezezaguna bilatzea maite ditugulako, mozorrotu gaitezen. Diseinatu, dantzatu eta azalaldatu!

Kultura desberdinetako maskarak aztertuz, gure itxura aldatuko dugu hauek janztean trasformatu eta portaera desberdinak barneratzeko. Nortasuna eta estereotipoen inguruko eztabaidak sortuz beste izaera bat garatzeko 4 urtetik aurrerakoentzako saioa.  Material desberdinek dituzten izaeraz jabetuko gara gure Alter Egoaren nortasuna ondo definitu ahal izateko.