ni.zu.gu

Zenbat formaz dago osatuta aurpegi bat? zer da beste aurpegietatik bereizten gaituena? Zein koloretakoak dira gure begiak? eta tripak? eta taupadak? Zeintzuk dira egunero entzuten ditugun koloreak? 

Begiratu dezagun zehaztasunez ondokoaren aurpegia, bere hutsuneak, formak definitzen dituzten lerro zuzen eta kurboak, kolore gama zabala, galdetu diezaiogun nola sentitzen den. Bidaiatu dezagun gure barnean aurkitzen den mundu horretara, barruak askatu, pinturaz gozatu eta barrutik eta kanpotik zikindu gaitezen!

Gure buruaren inguruko galderen hausnarketa bat eginez, erretratuan, autoerretratuan eta nortasunaren irudikapenetan oinarrituko gara eta horretarako norberaren eta besteen errepresentazio piktoriko desberdinak gauzatuko ditugu. 3 urtetik aurrerakoentzako tailerra, non ikusten ikasteko teknika desberdinak jorratuko ditugun.