masma

Nola sortzen dituzte armiarmek sareak? Eta zertarako? Gizakiok ere sareak sortzen ditugu? Armiarmen azaletan, saretu dezagun guk ere ingurua. Gai izango al gara alde batetik bestera pasatzeko? 

Louise Bourgeoisen arte lanetan oinarritutako saioa, non bere obra eta bizia ezagutzeaz gain bere lanetatik abiatutako errepresentazioak lantzen ditugun.

3 urtetik aurrerakoentzako tailer honetan, lan indibidualetik kolektibotasunerako bidea lantzeko dinamikak martxan jarriko ditugu non norbanakoaren lana ezinbestekoa izango den. Horretarako, gure sareak gorpuztuz kanpoko espazioan esku-hartze artistiko bat garatuko dugu.