betetek_o

Zer da betea? Zer da betetzen duguna? Eta betetzen gaituena? Hutsunea betearen ausentzia al da? betea egon izana hutsunearen baldintza al da? 

Zulo bat egin, zulo bat bete. Betetakoa kendu, kendutakoak gainjarri. Bete eta hustu, hustu eta bete.

Saio honetan 3 urtetik aurrerakoekin espazioa eta berau okupatzen duenaren inguruko eztabaida gauzatuko dugu non Oteizaren teorian oinarrituta hutsunearen inguruko hausnarketa bat bideratuko den. Zuloa eta haizea baliabide nagusi izanik, dimentsio desberdinetako espazio ireki zein itxiak hustu eta betetzeko tailerra.