Gu

Jarduera artistikoak pentsamendu aniztasuna bultzatzeko eta eraldaketa
pertsonal zein sozialak ulertzen eta adierazten laguntzeko balio du.  

Sorkuntza esparru artistikotik kanpo ere beharrezkoa dela sinisten dugu eta honek dituen hutsuneak bete asmoz, disziplina desberdinak ezagutu eta jolasaren bidezko heziketa eskeintzea dugu ardatz.

Esperimentazioaren esperientziatik sortzea, taldean sortzeko dinamikak martxan jartzea, materiaz eta materialtasunaz jabetzea, sortzeko aukera mugagabeak daudela eta danak direla baliozkoak barneratzea eta adierazteko bide ezberdinak eta berriak ezagutuz beldurrak galtzea ditugu helburu.